1. TAILERRA. KARTOGRAFIA

NIRE TALDEKIDEEN KARTOGRAFIA

KARTOGRAFIA PERTSONALA

0. ETAPA:  DATUAK JASO
IKTko lehenengo tailerraren urratsak entzun ondoren, taldeka jarri gara bakoitzaren ideiak besteekin partekatzeko. Egin beharrekoa kartografia bat da eta bertan islatu behar dugu irakasle izateko gaur egun nola ikasten dugun. Esan beharra dago, galdera zaila baten aurrean gaudela eta ez dela bat ere erreza horri erantzutea ikasitakoari erreparatu gabe.
Hasteko, taldekideak bildu gara bakoitzak bere ekarpenak egiteko. Lehenik eta behin, prozesuan oinarritu egin gara, hau da, parte bisualean, eta guztiok bat egin dugu argazkiak ebidentzia bezala aurkezterakoan. Izan ere, argazkiekin lana argitasunez eta eskematikoki jorratzeko aukera dugu. Ondoren, gure bizitzan zehar ikasitakoari buruz egin dugu hausnarketa, etorkizunean, hauei argazkiak ateratzeko. Alde batetik, lekuetan oinarritu gara, baina, nik, nahi gabe pertsonetan pentsatu dut eta, momentu horretan, konturatu naiz gure euskarri handietako bat ikaskuntzaren aldetik harremana dela. Beste aldetik, pasaden urteko aldaketa kontuan hartu dut ere, hurrengo etapetan azalduko dudana, eta autonomiari garrantzia eman diot. Hortik abiatuta, kartografiari forma ematen hasi naiz, leku, harreman eta gogoetetan zentratuz eta nire taldekideen ideiak kontuan hartuz, hauek baliogarriak baitira nire lanerako.
Lehen aipatu bezala, lanaren konplexutasunak gogoak kendu zizkidan, baina, taldean jarri ondoren, besteen gogoetak motibazio iturri bezala izan ziren. Esan beharrekoa da, gure lehenengo ideietako bat guztion kartografiak bideo batean biltzea zela, baina, azkenean, ez da aurrera eraman, prozesua lineala ez geratzeko. Nire ustetan askatasunez egiteko lana denez, beldurtzen gara eta gida baten beharra ikusten dugu. Hala ere, konturatu naiz hausnarketarako denbora izan dudala, erantzukizun osoa bakoitzarengan dagoelako eta hori modu positibo batean hartu dudanez, lan egiteko gogoak handiagoak dira. Baliteke eskolan, ikastetxean eta beste hainbat esparruetan dena murtxikaturik ematea, bakoitzak nahi duena eta nahi duen moduan egiteko aukera izan gabe, baina, lan honekin ez dut sormena erabiltzeko aukera galduko eta taldean partekatzen diren ideiak hobekuntzarako erabiliko ditut.
Laburbilduz, ikerketa hau probetxuzkoa ikusten dut taldeko lana eta elkarrekiko laguntza sustatzen direlako, bai eta autonomia ere, bakoitzak irudimena erabiltzeko tartea izanik.


1. ETAPA: DATUAK ANALISATU


IKTko lehenengo tailerra aurrera eramateko, hainbat ariketa proposatu egin dira pausoz pauso egin behar ditugunak. Hasteko, taldekideek hainbat erabaki hartu behar izan ditugu; komunikazio iturriaren aldetik, whatsapp talde bat sortu dugu bakoitzaren korreoak partekatzeko eta edozein zalantzei buruz hitz egiteko. Ondoren, drive bat ireki dugu lanak guztion artean egiteko eta dropbox bat ere, orrialde interesgarriak, audioak, argazki… eta beste edozein motatako ebidentziak igotzeko.



Egoera arruntetan, nire egunerokotasunean harremanetan ikasten dudala uste dut; hau da, kontzeptu berriak, bai unibertsitatean bai kalean bai etxean… ezagutzerakoan ni neu naiz horren inguruan buru hausketa egiten duena. Baina, gero, besteekin konpartitzea gustuko dut. Horregatik drive edo dropbox-a egitearen ideia bikaina iruditzen zait. Gainera, klasean datuak analizatzeko jarduera egitean, bakoitzak bere gogoeta egin du eta grabazio baten bitartez, ideia guztiak antzeman ditugu.
Hortaz, harremanetan egoteak irakas eta ikaskuntzaren ziklo itxi bat inplikatzen du, ikaskuntza egoera esanguratsua lortuz. Izan ere, ikaskuntza egoera erreala harremanetan egonda bakoitzak bere askatasuna izatea da niretzat, guztion interesetan oinarrituz eta egin beharraren presioa izan gabe.
TALDEKIDEEN IDEIEN ELKARTRUKEA ENTZUTEKO, SAKATU LINK-A!
2. ETAPA: DATUAK ANTOLATU

HONA HEMEN AZKEN EMAITZA!

Nahiz eta kartografiaren diseinua pentsatzerakoan zalantzak izan nituen, ateratako emaitza nik bilatutakoa dela uste dut. Egia da hasiera batean bideoa egitea zela nire helburua baina konturatu nintzen lineala izango zela eta agian ez ziren hain argi geratzen nik islatu ditudan ideiak eta berezitasunak. Beraz, kartulina batean adierazi dut ikerketa galderaren emaitza, beste kartulina txiki eta koloredun folioen bitartez sortutako liburuxkekin batera. Liburuxka hauen barrualdeak, 3. etapan ezagutzeko aukera izango duzue.




3. ETAPA: AURKIKUNTZAK AURKEZTU


Kartografia honen lehendabiziko elementu nagusia erdian marraztuta dagoen esploratzailea da. Marrazki hau egin nuen, txikia nintzenetik ‘biharko txiki’ izeneko talde baten kide nintzelako eta, bertan, elkarrekiko laguntzaren garrantzia ulertu nuelako. Izan ere, bakoitzaren ideiak sekulazko balorea zuten taldean eta hobekuntzarako bidea jarraitzen genuen. Talde honek naturarekin zuen lotura ikaragarria zen; sarritan txangoak eta asteburuak pasatzen genituen aterpetxeetan eta ikasketa prozesua esanguratsua zen. Egia da duela 3 urte taldeko jardueretan ez dudala parte hartzen, baina, esplorazioa da gaur egun ere nire ikasketerako muina.

Hortik abiatuta, nire bizitzan zehar markatutako bi hiri eta herri bat adierazi ditut. Hauek, liburuxka moduko batzuen portadak dira eta bakoitzak mezu bat du bat izan ezik, bi aztarna dituena. Liburuen ideian zentratu nintzen izugarri gustuko dudalako irakurtzea eta liburuek transmititzen dutena ez da batere erraza beste edozer gauzak berbera sentiaraztea. Gainera, ni beti harremanetan nagoen neskatila naiz baina nire sentimenduak edo barrualdea erakusteak esfortzu asko suposatzen du. Beraz, liburuxken ideia estrategia ona iruditu zitzaidan, esaldiak ere hauek irekitzeko nahiak ematen baitituzte.
Leku bakoitzak izugarrizko garrantzia dute nire bizitzan; ez soilik bere esentzia edo edertasunaren aldetik, baizik eta bertan ezagututako pertsonengatik edota bertan ikasitakoa nire bizitzan zehar baliagarria izan delako.
Goian, ezkerraldean, nire amaren herria agertzen da, Kantabria hain zuzen ere. Liburuxka honetan oinarrizko kontzeptuak natura, elkartasuna eta animaliekiko adiskidetasuna dira.

Familia erraldoia osatzen dugu, amak 10 neba arreba dituelako eta sortu dugun konekzioa pertsona erabat ezberdinen artean (ANIZTASUNA) nire ikaskuntzan paper garrantzitsu bat jokatzen du.

Txikitatik animaliekin harremanetan egon naiz baina zaldiak izan dira nire lehendabiziko motorea. Gurasoek esku hartu zuten gaur egun zaldiekin dudan loturaren lorpenean eta autonomia zer den ere ikasi dut haiekin, segurtasunez, adin txikiarekin nire zaldiarekin bakarrik joaten nintzelako arakatzen zeozer berri ezagutzeko.

Goian eta eskuinaldean, bi aztarna dituen liburuxkak hazten ikusi nauen hiriari erreferentzia egiten dio, Bilbori hain zuzen ere. Bertan, nirekin egon diren eta dauden lagunen argazki bat agertzen da. Egun horretan arrantzan aritu ginen eta arrantzan adituak zirenak besteei laguntzen ziguten. Beti naturarekin lotuta bizi gara, oraindik ere, asteburuak mendian pasatzen ditugu, jarduera desberdinak egiten, elkarrekiko laguntzari garrantzia handia emanez. Hortaz, argi ikusten da laguntasunak duen inportantzia nire egunerokotasunean.

Dantzak ere bere lekua du liburuxkan, nire bizitzan zehar ezinbestekoa baita. Lau urterekin hasi nintzen dantzaren munduan eta zaldiak aparte oraindik ez dut ezer aurkitu ematen didana dantza egiterakoan sentiarazten dudana. Egun txarra izanez gero, nire taldekideekin gorputza mugitzearekin nahikoa da nire umorea aldatzeko. Esan beharra dut gogorra dela eta gogo handiak jarri behar direla egunero, taldea orekatuta egon dadin eta beti elkarrekiko laguntza ahaztu gabe, baina lortutako emaitza handiagoa da egindako esfortzua baino. Gainera, gure benetako eredua gure irakaslea da, laguna, gidatzaile, bitartekari eta dantzari bikaina, bera da gugan fedea galdu ez duena inoiz, beti animatzen gaituena. Beraz, merezi du egindako sakrifizioa; azken batean, taldearen eta irakaslearen konekzio eta sentsazioa oso berezia da.

Familia ere agertzen da, nire aitaren partetik, amaren familiarekin konparatuz talde txikiagoa osatzen dugu baina elkartasuna maila berdinean dago.
Kasu honetan nire aititearen egoera islatu dut, borrokaren isla delako eta izugarri irakatsi didalako nire bizitzan zehar. Gaixotasun batek bere bizitzarekin ez duela amaituko gogorarazten dit egunero eta bere poztasuna transmititzeko beti dago prest. Sekulako momentu larriak pasatu ditugu batera, eta bata besteari eskua emanez lortu dugu zulo beltzean ez jaustea. Nire amamari ere inportantzia handia eman diot; maitasunaren isla direlako, konpromezuaren eredu eta haiek izan direlako nire bizitzaren irakasle garrantzitsuenetakoak.

Azkenengo liburuxkak, behekaldean kokatuta dagoenak, nire hiri berria islatzen du, aldaketa hain zuzen ere. Pasaden urtean, aurrerapauso bat eman nuen nire bizitza aldatuko zuena. Hain garrantzitsua den familia 7 egunetatik soilik bi ikusteko aukera dut orain, independentzia eta autonomia izateko aukera izanik, baina nire ahaideekin konekzioa ez da galdu.
Donostin pertsona pilo ezagutu ditut. Hasteko, klaseko kideetan oinarrituko naiz, haiek izan direlako nire euskarrietako bat abentura berri honetan. Nire aldaketa amets bat lortzeko izan da, heziketa berezia ikastea. Hortaz, gelakideekin hain ondo konpontzeak egin du nire ametsa hurbilago dagoela ikustea.

Beste aldetik, nire bigarren etxearen kontua dator. Hasiera batean, joan etorria autobusez egitea pentsatuta nuen dantza, familia, lagunak… uztearen beldur, baina, azkenean konturatu nintzen ausartzeak ere alde ona izan ahal duela. Izan ere, bizitzan erabaki garrantzitsu bat hartzeak beldurtzen du; baina, gehiago ikaratzen duena damutzea da ez arriskatzeagatik. Azkenean, egoitza aukeratu nuen bizileku Gasteizetik etorritako gelakide baten eskutik, horregatik, errazago egin zitzaigun bat bateko bizitza.

Bertan orain den nire bigarren familia ezagutzeko aukera izan dut eta benetako elkarbizitza zer den ikasi eta bizi egin dut ere.


Kartografiaren barruan ez ditut ez eskola ,ez unibertsitatea, ez musika eskola… sartu. Pertsonetan zentratu naiz; adibidez, nire dantza irakaslea agertzen da baina taldea da bizi mantentzen duena dantzarekiko dudan sentimendua, irakaslea taldearen partaidea izanik. Baita ere unibertsitateko irakaslea ateratzen da, baina berriro ere taldea da ezinbestekoa dena ez soilik irakaslea eta ez unibertsitatea zentro bezala, nozki. Hortaz, esan ahal dut taldeetan ikasitakoak nire bizitzan izugarri markatu duela, elkarrekiko laguntzaren eta bakoitzak bere pertsona ezagutzearen bitartez.
Nik irakaslea izatera heltzen banaiz espero dudan moduan, gustatuko litzaidake, umeen taldean parte hartzea partaide bezala eta ez garrantzia handiagoa duen IRAKASLEA bezala. Sormena garatzeak sekulazko garrantzia du, beraz, askatasuna eman behar zaie umeei eta nire papera kasu horretan gidatzailearena izango zen.
Lan hau burutu ondoren, ohartu egin naiz eskolan denbora handia egon naizela eta ez dudala  nire bizitzako erreferentzia bat bezala aurkeztu. Hala ere, bertan ezagututako ikaskideak agertzen dira eta betidanik taldean jardun dugunez, nik haietaz ikasi dut eta haiek nitaz ere. Hortaz, garrantzia handia du eskolak nire bizitzan, eta gela bakoitzean izan ditudan gidatzaileak nire ikaskuntzan parte hartu dutela argi daukat. Esan beharra dut ere, nik, irakasle izateko helburua izanik, gustatuko litzaidakela umeen interesetan oinarritzea edozein jarduera egiterakoan. Haurrek eskolaz kanpokoa pilo bat baloratzen dute eta saiatu behar naiz lortzen eskolaz kanpo eta barneko lotura bat egiten haiek ikusteko bere onerako ikasten ari direla eta beti ere behartzearen presioa izan gabe.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina