2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

HAURREK ROBOTAK DIRUDITE

Aurten, guretzat hain ezaguna den DILANEKO LANA egin dugu. Hirugarren aldia da lan modularra egiten eta hiruretatik, ni azken honekin geratzen naiz. Egia da guztiak izan direla esanguratsuak nire ikaskuntzarako, baina, lauhileko honetan arauak desagertu dira eta gure eskuetan egon da guztia. Hasteko, aukeratutako gaia hezkuntzarekin lotuta dago. Taldekideok uste dugu lan hau aukera bikaina dela unibertsitatetik kanpo dauden pertsonen iritziak ezagutzeko eta kontuan hartzeko. Beraz, gaur egungo hezkuntzaren ikuspuntuak baloratu ditugu eta konturatu gara ez gaudela bakarrik, jendea dugula euskarri eta hobekuntza bidean gizartea inplikatuta dagoela.

Espero dugu bideoa zuen gustukoa izatea, eta, batez ere hausnarketarako balio izatea. Nahi izanez gero, galderak edo iruzkinak egin ahal dituzue behean, bai eta zuen iritzia ematea klikatuz nahi duzuen koadrotxoan: 'interesgarria', 'dibertigarria', 'super'.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina